Nahia Garat (1992, Donapaleu) argazkilaria Euskal Herria Zuzenean festibalean egon da, Irisarrin, 2022ko uztailean, erreportaje hau osatzen zuela, Euskal kultur erakundeak egin manaketa baten karietara. Zonbait egun lehenago gertatu istripu larri baten ondorioak pairatzen zituela oraino, egoera berezi horrek inposatutako hertsadurekin jokatuz, publikoa, laguntzaileak eta musikariak bizi-zurrunbilo berean biltzen dituen besta handiari buruzko behako pertsonala plazaratzen du hemen.
Eguneroko mundu paralelo bat sortu, egun zonbaitzuz, laguntasuna eta maitasunaz elikatuz, zainak askatuz.
Besta batean murgildu.
Argazki tresna erabili ospakizun baten lekukotasuna harrapatzeko.
Hurbildu, urrundu.
Banakotasuna urtarazi bestarekin gorputz egiteko. Distantzia bat mantendu.
Kontaktuan sartu, desagertu.
Hurbildu, urrundu.
Besta baten giza kateen argazkiak atera. Laguntzaileak, musikariak, gazteak, haurrak, helduak.
Pertsona batek, lagun talde batek, bikote batek biziko duen ospakizuna.
Bakoitzak molde berezi batean, ingurukoei loturik.
Momentu tarte batean sartu, agertzen denean, desagertu baino lehen.
Nahia Garat