SOKA erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeak Gabrielle Duplantier argazkilariari lan berezia manatu zion 2014an. Euskal Herria zeharkatu zuen euskal dantzaren eta bereziki ihauteriak, maskaradak eta Besta Berri bezalako ekitaldien inguruko argazki ezberdinen hartzeko. Lan horren emaitza gisa zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki erakutsiak izan ziren erakusketa batean.
Maiz ustegabekoak diren argazkiak, ganbara ilunetako esperimentazioak, denbora behar izan du bere estilo pertsonala aurkitzeko : unibertso intimista bat, bereziki emazte argazkiz osatua, margolariek inspiratua eta eszena bereziak egunerokotasunetik aterazi nahi dituena, zuria eta beltzaren tratamendu ilun batekin.