Astearte gizena egun garrantzitsua izaten da Hartzaro festibalarentzat. Zanpantzarren auziak urtero ehundaka pertsona erakartzen ditu Purguko plazara. Lorentxa Saragueta Astearte gizena gauean ibili da eta Zanpantzarren epaiketan ateratako argazki batzuk ekarri dizkigu.
2024an Hartzaro festibalaren 28. edizioa ospatu zen Uztaritzen, Herri Soinu elkarteak antolaturik. Karia hortara Lorentxa Saragueta, Euskal kultur erakundeko lankidea, Astearte gizena gauean ibili zen argazkiak hartzen.