Lekorneko kabalkada-toberak

Lekornek kabalkada-toberak ezagutu ditu iragan hamarkadetan, azkenak, 1995ean eta 1996an. 2014an, belaunaldi berri batek nahi izan du tradizio hori segitu. Motibazio nagusia izan da herri guziaren elgarretaratzea proiektu amankomun baten inguruan, euskal kultura eta nortasuna agerian emanez.

Lekorneko kabalkada-toberak. 2014-09-21. Arg. Maite Deliart - EKE
Lekorneko kabalkada-toberak. 2014-09-21. Arg. Maite Deliart - EKE
Euskal kulturaren lau ardatz nagusi hauetan oinarritu da ikuskizuna: euskara, euskal dantza, antzerkia (toberak) eta Besta Berri. Urtsuko Xoriak dantza taldea, Mendi Ondoan kultur elkartea eta Pesta komitea batasunen inguruan bildurik, gidaritza talde bat sortu zen. Ondorioz, Lekorneko 850 herritarretarik 200 agertu dira kabalkada-toberetan parte hartzeko xedearekin.

2014ko irailaren 21ean, Lekorneko plaza 1 300 ikusliarrez mukurru bete da ikuskizun ederra gozatzera etorriak - plazak ez baitzezazken gehiagokorik kabitu.

Toberak 5 zatitan emanak izan dira. Horien artean dantzak musikariek alaiturik, mutxikoak,  Euskaldunak sorginak, mazurka/kadrillak, Makil ttiki, Pesta Berriko dantza herrikoiak eman dituzte adin guzietako herritarrek, baita ere sorkuntza bat, scottish/gabota bat. Xumai Murua eta Aitor Servier, azkaindar bertsulariek, bertsuak eman dituzte toberen haritik.

Argazkiak