Maskarada
Zuberoan, beste antzerki mota bat bada, kanpoan kantatzen eta dantzatzen dena: maskarada. Dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta bat da. Xiberutarrak bizitzeko kostaldera joatearekin gelditu baldin baziren ere, berriki berriz bizi-bizi hasi dira, tradizioa eta modernismoa nahasten jakin duten tokiko jendeei esker.
Neguminean eta batzuetan ere udaberrian, Euskal Herriak dantzari toki nagusia uzten dioten maskaradak bizirik atxikitzen ditu. Gixuneko kondeak zioen 1671n, ez dantzatzea ezinezkoa zela Euskal Herrian.
"Nagusiki baserri girokoa izanez, euskal munduak ohidura zaharrak baditu, gure ustez, hirietakoenganik desberdinak [...]".
Abendutik martxo arte, iragan urtea eta arima txarrak uxatzeko, hartzaren iratzartzeko, lurraren eta animaleen emankortasuna laguntzeko eta ezkontzen antolatzeko garaia omentzen dute tradizioek...
Errito horiek gehienak gizon gazte andana batek lehengoen kontrolpean antolatu besta desberdinetan kausitzen dira.
Xiberoako maskarada ohidura horietan garrantzitsuena eta hobekien zaindua izan dena da.
Bi taldez osatzen da:
- Ongi jantziak diren Gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi). Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituztenak;
- Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.
Iturria: "Dictionnaire Thématique de culture et civilisation basque" liburuaren zatia Pimientos argitaletxearen baimenarekin (Urruña, 2001).
Gaiaren sakontzeko
Mintzoak.eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren edukien katalogoa
- Segurtasun balbula bat? ohitura dantzatuak eta satira soziala
- "Basa" eta "hezia"
- Dantza akademikoaren ekarpena: zuberoaren kasua
Maskarada dantzaren ikuspundutik
Inauterien funtzio soziala, aztarna sinbolikoa eta dantza miragarriak biltzen dituen erritual ikusgarriak dira maskaradak.
Irakur Oier Araolazaren artikulua
Maskaradako pertsonaiak
Urdiñarbeko gazteek 2019an antolatu maskaradako pertsonaien erretratuak. Argazkilaria: Sébastien Sindeu (Les associés kolektiboa) .
Ikus argazkiak
Xehetasunak
Inbentario fitxa: "Les pratiques des maîtres à danser et des écoles de danse en Soule" (PDF)
EKE-k egin fitxa (2015-2017)
"Maskaradak" liburuxka (PDF)
Egilea: Sü Azia elkartea
"Du rire au rite. Le discours des mascarades souletines"
Eric Dicharry - L'Harmattan (2012)
Dominique Nicibar Bürgübürü - Elkarrizketa
Ikus ere Duvert, Michel, "Mascarades et carnaval en Pays Basque : l'école de danse Elgoyhen et Burguburu de Tardets", collection "Terres et gens", Elkar, Bayonne, 2018
Argazkiak
- Atharratzeko maskarada (2022-01-16)
- Maskarada Gamere-Zihigan (2018-02-17)
- Altzürüküko maskarada (2009-03-01)
- Urdiñarbeko maskarada (2006-01-06)
- Altzaiko maskarada (2003ko apirila)