Baliabide-iturriak

Euskarazko antzerkigintzaren inguruko baliabide batzuk.

Pastorala, maskaradak

Sü Azia
Zuberoako Sü Azia elkartearen webgunea. Lan-ardatzak: ondarea eta euskara. Pastoralen inguruko testuak eta dokumentuak. Albisteak (maskaradak e.a.).

Maskaradak eta buhameak
Xiberoko maskaraden eta tziganoen arteko harremanak aztertzen dituen webgune elebiduna. Hebentik kolektiboaren eskutik.

Antzokietako eta karrikako antzerkia

Euskal antzerkia
Euskal antzerkiaren historiari eta geroari buruzko sintesia - Egileak: Aizpea Goenaga eta Pedro Barea. Argitalpena: Etxepare institutua (2021)

mikelmartinez.eus/teatrotestuak
Euskarazko teatro testuak biltzen dituen webgunea (euskaraz sortuak, itzulpenak, bakarrizketak...).

Euskal Aktoreen Batasuna
Euskal Aktoreen Batasuneko webgunea. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian 18 eta 70 urte bitarteko aktoreak biltzen ditu elkarteak.

"Antzerti" aldizkaria
Euskal antzerkigintzaren historian erreferentzia nahitaezkoa da Antzerti aldizkaria. Orotara 47 egileren lanak aurki daitezke aldizkarian eta guztira 76 antzerki-lan.

Ganbila
Ganbila proiektua Susa argitaletxeak bultzatutako liburu bilduma da, EHAZE-Antzerkizale elkartearekin batera elkarlanean, Oier Guillanek koordinaturik.

EHAZE - Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea-ren (EHAZE) helburu nagusia Euskarazko Antzerkigintzaren eskakizunei erantzutearekin batera, euskal gizartegintzan eta kulturgintzan antzerkizaleen ahalegina bideratzea da. Asmo horrekin, EHAZEk euskarazko antzerkigintza eta zaletasuna helburu duten era guztietako ekintza eta jarduerak bultzatzea hartzen du bere zeregin nagusitzat, haur, gazte zein helduei zuzenduak izan.

SAREA
Euskadiko antzoki sarea.

Artekale
Euskal Herriko kale arteen elkartea.