Taldeen arteko lehiaketa: Teatroka

Antzerkilarien maila hobetu nahiz, 1951n, "Teatroka" deitu txapelketa sortu zuten.

Antzerki bat Mugerren (1960 urteetan)
Antzerki bat Mugerren (1960 urteetan)
Hamasei talde aurkeztu baitziren, lau kanporaketa antolatu zituzten, bakoitzean lau herritako jokalariak kokatuz:

  • Donibane Lohizunen: Arbona, Donibaneko Begiraleak taldea, Miarritzeko Oldarra taldea eta Urruña. 
  • Donapaleun: Arboti, Behauze, Domintxine eta Maule.
  • Hazparnen bi kanporaketa:
    • Lehenean: Aiherra (neskatoak), Beskoitze, Donoztiri eta Makea.
    • Bigarrenean: Aiherra (mutikoak), Hazparne, Mugerre eta Oragarre.

Azpimarra dezagun Iparraldeko hiru probintziek parte hartu zutela, Xuberoatik ere bi talde izan baitziren.

Makea: kabalkada baten ikusleak (1950 urteetan)
Makea: kabalkada baten ikusleak (1950 urteetan)
Kanporaketaren ondotik, Mugerreko taldea haserretu zen, "Hors concours" ezarria izan baitzen. Zendako ote? Antzerki osoa eman baitzuen, publikoak galdeginik omen, oren erdia ari beharko zukeelarik. Eta jujeek ez baitzuten geldiarazi.

Finala Baionako Hiri Antzokian egin beharra zuten, baina azkenean Hazparnen iragan zen.
Hona emaitzak: lehen atera zen Hazparne, bigarren Miarritze, biak berdin: Beskoitze eta Oragarre.

Pierre Duhour kazetariak, antzerkilarien arteko txapelketa hura, honela laburbildu zuen: "Laudatze guti eta ausikikari ainitz!" (Herria, 1951ko maiatzaren 31koa).
Delako Teatroka norgehiagoketa hark ez zuen segidarik ukan.