Daniel Landart Larzabalez mintzo
2008/01/28
Daniel Landartek ezagutu du Piarres Larzabal. Bere antzerkiaren eragina ukan du, herrikoia eta soziala.
Argazkia: Gaizka Iroz
"Pertsonalki ezagutu dudan Piarres Larzabal gizon ona zen, biziki ona. Ausarta. Osoa. Balentrialaria. Zerbait buruan hartuz geroz, bururaino eramaten zuena. Irriz ezin asea eta denbora berean arras seriosa. Errotik jendakina. Apez apala. Otoizlaria. Beti zerbitzu egitera ekarria. Iratzeder poetak erran lezake : emana. Bai, bere izaite guztia besteei ematen zien.
Horiek horrela, « ttankako » bat bazuela ?! Baina « ttankakorik » ez balu ukan, ez zen Larzabal izanen…"