Obra nagusiak

Etxahun (1951)

Sei gertalditako ikusgarria.

Obra horretan, Piarres Larzabalek Pierra Topet-Etxahun XIX. mendeko Barkoxtar koblakariaren bizia kondatu du. Eta ordu arte iparraldeko euskal teatroan sekula aipatua izana ez zen gaia gaingiroki hunkiz : adulterioa.

Larzabalek, Etxahun obrarekin euskal antzerkigintza ozka batez hupatu (aupatu) zuen. Bihurgune garrantzitsu bat izan zen. Azpimarragarria ere, taldea herriz herri ibili zela, orotara 15 aldiz emanez.

Bordaxuri

Etxahunen ondotik, hara Bordaxuri. Hazparneko Galerianoa kantu famatuan oinarritua. Baina ez du, ororen buruan, Martin Larralde 1815ean preso sartu eta galeretara kondenatu zutenaren bizia kontatzen, baizik eta haren aitaren egitate bortitza argitan ezartzen.

Matalas

Hiru ekitaldiko antzerkia

Matalas antzerkia, Etxahun eta Bordaxuri antzerkiak bezala, historian  oinarritzen da eta kontzientzia arazoa erdiz-erdi hunkitzen du. Bernard de Goyenetche Matalas deitu apezari burua moztu zioten 1661an, Zuberoako herri lurren zaintzeko 400 bat gizonekin Louis XIV erregeren kontra altxatu zelakoz.

Hiru ziren

Hiru ziren obrak iparraldeko jendeen gogo-bihotzak inarrosi zituen. Hiru mutiko gazte Amerikatara joanki. Bat aberastuko da eta han berean geldituko, beste bat sor herrira itzuliko eta etxaldea gain-gainetik zaharberrituko, hirugarrena aldiz, ai gaixoa, Amerikanoen zapatak garbitzen higatuko da... 

Herriko bozak edo nor alkate

"Herriko bozak" da Larzabalen obrarik antzeztuena. Herri batean, bozak etortzen direnenan bi talde aurkezten dira : "Xuriak" ("erregekiarrak") eta "Gorriak" ("errepublikazaleak")