Hiru ziren
Larzabal, beti bezala, ahoan bilorik gabe mintzo da, zapata ziratzailearen aitaren eta Mentaberri emigrazio agentzia jabearen arteko elkarrizketak frogatzen duen bezala :
Battitta - Mentaberri
Battitta. - Aberastu ba aberastu Ez dira ez, hara joaiten diren gazteak aberasten baina gazte horien hara igortzaile trafikantak !
Mentaberri. - Ene ofizioa ez da trafiku bat. Lan zuzen bat da !
Battitta. - Trafiku bat, bai Mentaberri. Eta trafikuetan hitsena : jendeen trafikua !
Han Amerikano handi-mandi batzu, euskaldun haragi eske, eta zu, haien fornitzale !