Herriko bozak
Hona hemen, bi zatitxo, lehenago ikusi dugun Pakoren gogoetak :
Pako Ene aitzineko botoilekin mintza ? Zer diotet erranen ?
Bat, xuritik da, bertzea gorritik.
Xuria, apez arnoa Horrek badik begitako grazia bat, gorriak ez duena
Bixkotxekilako arnoa. Horrek badik ere bere esker, bere garbi,
bere handikari berezia. Jateko leunekin zerbitzatzen dena,
norbait direneri noiz-nahi eskain ditakena, ohorezko arnoa,
andere gazte kriketa, arno xuria.
Hi berriz, gorria Iluna hizalakotz, irri gutiago duk hire begitartean.
Erakina izan hizalakotz, motelago eta hilago hiz.
Eskas duk biziaren ñirñira, zalapartaren kirkira
Gaizo arno gorria. Edozoinen arnoa Jateko larriekin hi hute usatzen
Egun guzitakoa, mutur zuri eta esku finek guti hute perekatzen.
Ez izanik ere igandetakoa, halere ederra hiz, sanoa,
sustengorra, zerbitzari leial zaharra, arno gorria !
Orai, zoin iduritzen zaizue dela gomeni enetzat : zuria edo gorria ?
Pako Ha, nun ditiat paperak ? Hemen daukat zuriena eta hemen gorriena.
Hauk gauza pollitak ! Hauek badutela gero errespetu
Ni, beti azken mementoan boza emaitera etortzen nuk
Hauk eskutan ditudano, alabainan, norbait nuk
Zeren-eta, aitor-azue, denek zuen baitan mesprexatzen nauzue
Bainan denak ixilik zagozte, hunako paper pollit hau
nahi duzuelakotz zuenganatu.
Paper hau untzian ezarri ordutik, deus ez diat balioko zuentzat.
Deus, zuen ostikoentzat ere ez nuk on izanen.
Hortakotz ditiat paper hauk, ahal bezen luzaz eskuetan beiratzen
Hau, zuena zuriak ! Eta hau zuena, gorriak Sofri hor !
Biba gorriak ! (eta edaten du gorritik).
Haatik, ez uste izan, zuek zuriak,
baitezpada gorrieri emango dudala ene botza.
Berdin zurieri eman zezakeat
To, nahi baduzue ariko gaituk tratuan :
ean nork eskainiko dauten gehienik
Mintza zaizte