Piarres Larzabal
Piarres Larzabal Azkainen sortu zen eta « Irri eta nigar » lehen antzerki-lana 1934ean idatzi zuen. Jende anitzek urteetan negar eta irri egin dute bere antzerkien ikustean, eta gaurregun oraino gehien antzeztua den idazlea da.
Bere erranetan, ehun bat esketx eta antzerki idatzi ditu. Esketx batzu galduak izan dira, hala nola "Lurraren besta" kari orga loreztatuetan antzezturikoak.
Deneri konfiantza egiten zuen eta esku-izkribuak edozeini uzten zuen fotokopiarik egin gabe.
Zendu zelarik, Piarres Charritton euskaltzainak Piarres Larzabalen 42 antzerki bildu eta argitaratu zituen Elkar argitaletxearekin.
Baliabideak
- Gizona eta idazlea
- Obra nagusiak
- Bibliografia
- Piarres Larzabal bloga (2008)
- www.mintzoak.eus: Piarre Larzabal
- Eñaut Larralde Piarres Larzabalen antzerkiaz (lekukotasuna)