Herria kazetaren sorreraz (1944)

Aita Lafitte Korrikaren lekukoarekin (1983) - Argazkia: Argia astekaria
Aita Lafitte Korrikaren lekukoarekin (1983) - Argazkia: Argia astekaria
Daniel Landartek "Komediaz komedia Lapurdin eta Baxenabarren, 1945-1970" (Elkar, Baiona, 2019) liburuan idazten du: "Xalbat Arotçarena izturiztar apeza Eskualduna kazetaren zuzendaria, komunismoaren beldurrez omen, Pétain eta Hitler buruzagien alde deblauki agertu baitzen, Comité Départemental de Libération taldeko gizonek 1944eko agorrilean auzipetu zuten eta preso sartu, Eskualduna astekaria debekatuz. Euskaldunak kazetarik gabe ez uzteko, Lafitte apezak berehala Herria sortu zuen urte bereko urrian. Baina gerlaren ondorioz papera eskas baitzen, lehen urteetan ez zen jarraituki ateratzen".

Hastapen zailak izan ziren bai Peio Jorajuria kazetaren zuzendariak 2009an zioen gisan: "Papera xuhur, diru guti, baimenak nekez ardiesten... Baina, bere gora-behera guziekin, eta Piarres Lafitte zenaren kemenari esker, aitzina jo zuen, 10 urteren buruan 7000ko bat harpidedun zaukalarik. Luma xorrotx batzu bazituen: Piarres Lafitte, Jean Saint-Pierre, Jean Elissalde Zerbitzari, Jules Moulié Oxobi, Etienne Salaberry, Jean Pierre Iratxet, Piarres Larzabal... Azken hunen artikulu batzu, Aljeriako gerlaz, auzi eta zigor iturri izanez!".