Komediaz komedia (1945-1970)
Daniel Landartek "Komediaz komedia Lapurdin eta Baxenabarren, 1945-1970" (Elkar, Baiona, 2019) bere ikerlan liburuaren hasieran idazten duen bezala, 1945ean hasirik eta 1970a arte, komediez sekulako xehetasunak ematen dizkigu Herria kazetak.
Iturri paregabea da beraz Herria (irakur ere Herriaren sorrerari buruzko xehetasunak), bereziki Lapurdin eta Baxenabarren egiten ziren komediez, Zuberoako berrietan, aldiz, mende laurden batez, hiru aipaldi baizik ez baitziren agertu.

Irri egiteko antzerkia...
Pierre Duhour-ek hauxe idazten zuen 1947an Herria kazetan: "Igandeko komedian, zonbait eritu dira irri sobera eginik, hoin baita zapartegingarria. Hori da hori jendearen jostatzea sanoki."...

Piarres Larzabal, idazle emankorrena
1945-1970 garaiko idazleen zerrendaren punta-puntan ezarriko dugu Piarres Larzabal...

Teatroka, taldeen arteko lehiaketa
Antzerkilarien maila hobetu nahiz, 1951n, "Teatroka" deitu txapelketa sortu zuten. Hamasei talde aurkeztu baitziren, lau kanporaketa antolatu zituzten...

Etxahun obra, bihurgune bat
Hazparneko "Les Jeunes Basques" taldeak 1952an taularatu zuen Etxahun antzerkiak bazterrak inarrosi zituen...

1954: zazpi obra berri Lapurdin
Zinez urte aberatsa izan zen 1954a euskal antzerkiarentzat. Adibidez, Larzabalen hiru sorkuntza taularatu zituzten: Basabeltz, Nork hil du Oihanalde? eta Portu xoko...

De Monzon jauna gero eta gehiago aipatua
Telesforo de Monzon-ek antzerkigintzaren hiru adarrak zerbitzatu zituen: jokalari, zuzendari, idazle gisa bederatzi obra eskainiz...

Beste idazleak
Piarres Larzabalek, 1955ean egin mintzaldi batean idazleak zerrendatu zituen, apezetan, emazteetan eta gizonetan...

Zuzendarien merezimenduaz
Antzerkiak iraun du herrietan, presuna bat agertu baitzen gazteen biltzeko, eta gero, testuaren eta taulagaineko urratsen ikasten laguntzeko...

Taldeak zeuden herrien zerrenda
Antzerki taldeak zeuden herrien zerrenda (1945-1970) egin daiteke Lapurdin eta Baxenabarren...
Bestelako baliabideak
- Euskal teatroa Ipar Euskal Herrian: lekukotasunak
Euskal kultur erakundeak 2007. urteaz geroztik daraman "Eleketa" ahozko memorioaren programa kari hainbat lekukotasun bildu dira Iparraldeko antzerkiaz. Zonbait pasarte hautatu ditugu...