Basa Jauna (1984)
Kudeatzailea: Francis Basterot
Bordaxuri antzerki taldeak emanik.
Txomin Héguy eta Francis Basterot-en inguruan, « Bordaxuri » sortu zen Hazparnen. Estilo dramatikoa hautatu zuen.
Anitz ibili da Euskal Herrian gaindi, bi urtetarik obra berri bat eskainiz. Bordaxurik itzulpen batzuk baliatu ditu ere. Eszena zuzendari profesionalekin aritu da.
Bordaxurik esperientzia bat egin zuen: antzerki-lan bera eman zuen euskaraz eta frantsesez, Hegoaldeko antzezlariek euskaraz eta gazteleraz ematen zituzten bezala.