Bi elkarte antzerkiaren zerbitzuko
«Antzerkilarien Biltzarra» elkartea 1967an sortu zuten Baigorrin.
Talde desberdinetako jokalariek hautatu zituzten: Daniel Landart, elkarteburu, Jean-Pierre Curutchet, buru-orde, Pettan Elissalde, idazkari, Laurent Pétricorena, diruzain.
Administrazio kontseiluak lau pondu hauek finkatu zituen:
- Urtero antzerki berri baten egitea “Antzerkilarien Biltzarra“ deitu talde berriak emanik,
- Herrietako taldeak teknikoki laguntzea (1970an, Lapurdin eta Baxenabarren oraino hamabi talde bazeuden),
- Hegoaldeko euskal taldeekin harremanetan sartzea,
- Artxibategi baten egitea.
«Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea – EATB» elkartea zutik ezarri zuten 1977an. Ipar eta Hego Euskal Herriko berrehun antzerkilari bildu ziren Gipuzkoako Urnieta herrian. Lehendakaria: Martin Idiakez (Deba), Idazkari Nagusia: Daniel Landart (Iparraldea), Diruzaina: Jokin Izagirre (Urnieta).
Bi elkarteak, 1981ean, batu ziren, eta izentzat EATB hartu zuten. Haien helburua zen: euskal antzerkiaren egituratzea, laguntza teknikoak bilatzea eta baliatzea, formakuntza egunak antolatzea, idazle berriak bultzatzea. Euskal antzerkiaren itxura “zaharkituaren” gaurkotzea, modernizatzea.
EATB Iparraldeko adarraren lehendakari egon ziren: Daniel Arbeletche, Kattalin Sallaberry eta Pantxoa Etchegoin. Hegoaldeko adarraren lehendakari, aldiz, Martin Idiakez egon zen, elkartearen hastetik bururaino (1977-1985).
Bi elkarte antzerkilarien zerbitzuko: historia
Irakur Daniel Landart-ek 2014an eraman ikerketa gaiaren sakontzeko (PDF): antzerkilarien biltzarra (1966-1981) eta euskal antzerki taldeen biltzarrea - EATB Hegoaldeko adarra (1976-1985) & EATB Iparraldeko adarra (1982-1995).
Antzerkilarien biltzarra taldeak antzeztu obrak
1968 eta 1975 artean Antzerkilarien biltzarra federazioaren taldeak eman obren zerrenda, parte-hartzaileak eta argazkiak.