Apezen eskutik abertzaleen eskuetara (1970-1990)

Eliza katolikoak bihurgune gaitza hartu zuen Vatican II kontzilioan (1962-1965).
Erabaki zuen, adibidez, larunbat arratseko meza igandekoarentzat bali zela. Apez batzuek hori berehala onartu zuten, beste batzuek ez. Orduan giristinoek –eta bistan dena, lehen-lehenik apezek berek– mezatiarren "kontrola" osoa galdu zuten, gazteak bereziki parada horretaz baliatu zirela Elizako urratsetarik urruntzeko.

Ordu arte, parrokia bakoitzak bere erretorea bazuen. Parropia tarroetan, erretorea eta bikario bat edo bi. Baina apez eskasez, murrizketak hasi ziren: errotore bakar bat bi parrokientzat eta horrelako… Ez zuten lehenago bezainbat denbora gazteriaz arduratzeko.

Kasik berrogeita hamar urtez (1922-1970) ekintza katoliko gisa apezen esku egonik, laikoek beregain hartu zituzten antzerki taldeak, abertzale batzuek berehala konprenituko zutela euskal alor horren garrantzia. Baina euskal teatro emanaldiek segitu zuten, gehienetan, Elizaren izenean apezek altxarazi zituzten patronage aretoetan.

EATB sortzeko Biltzar nagusia (1977)
EATB sortzeko Biltzar nagusia (1977)

Bi elkarte antzerkiaren zerbitzuko

«Antzerkilarien Biltzarra» elkartea 1967an sortu zuten Baigorrin eta "Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea – EATB" elkartea zutik ezarri zuten 1977an, Urnietan, non ere berrehun antzerkilari bildu ziren karia hortara...
Gehiago jakin

Biper-Beltx taldea (1978)
Biper-Beltx taldea (1978)

Talde gutiago, emanaldi gehiago...

Iparraldeko taldeak bakantzearekin, bi aldaketa gertatu ziren: alde batetik toki batzuetan, taldea herri desberdinetako gazteek osatzen zuten eta bestetik taldeek bilatzen zuten ahal bezainbat emanaldiren egitea.
Gehiago jakin

Daniel Landarten hitzaldia antzerkiaren historiaz (1975)
Daniel Landarten hitzaldia antzerkiaren historiaz (1975)

Formakuntza eta hedapena

Antzerkilarien Biltzarra elkarteak beregain hartu zuen formatzaile batzuen ordaintzea. Bestalde Hedapenari dagokionez, EATB sortzearekin batera, Iparraldeko eta Hegoaldeko taldeen arteko trukaketak antolatu zituzten...
Gehiago jakin

Errepika, Donibane Garaziko lizeoan, Antton Lukurekin (2006)
Errepika, Donibane Garaziko lizeoan, Antton Lukurekin (2006)

Idazleak, zuzendariak eta laguntzaileak

Hona hemen, guti gora behera, 1970a geroztik, gaur arte, antzerkigintzan lan egin dutenen izenak, alfabetoaren arabera (oharra: izenak ematean beti norbait ahazten baita, oharrak ongi etorriak dira zerrenda honen gaurkotzeko).
Gehiago jakin

Bestelako baliabideak