Euskal antzerkigintza

Euskaraz antzezten den teatroa edo antzerkia toki, garai eta forma desberdinetan deklinaturik atxematen da Euskal Herrian.

Antzerki-mota batzuk aspaldikoak badira ere (Zuberoako pastorala, toberak...) geletan ematen den euskal teatroak mende bat baizik ez du.

Euskarazko antzerkia Ipar Euskal Herrian

Pastorala euskal antzerki herrikoi zaharrena da,  kantatua, gehien-gehienetan kanpoan emana dena. Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du...
Gehiago jakin


Zuberoan, beste antzerki mota bat bada, kanpoan kantatzen eta dantzatzen dena: maskarada. Dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen inauterietako besta bat da...
Gehiago jakin


Libertimendua izeneko ospakizuna Baxenabarreko eta Lapurdiko herri zonbaitzutan iragaten da, egunez, inaute garaian. Bolant-dantzarien besta, udaberriaren iragarle da. Antzerki panfletarioak leku handia du Libertimenduan...
Gehiago jakin


Tobera-munstrak (karrusa, galarrotsak, zintzarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin ezagunak ere) deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak herritar baten portaera salatzen zuen lehenago...
Gehiago jakin


Baserrietako sabai batzuetan, eskola giristinoetako aterpeetan edo parrokietako zinema aretoetan antzeztu euskal teatroa 1922an abiatu zen Senperen eta Hazparnen. Lapurdin eta Baxenabarren egin komediek ehungarren urteburua ospatzen dute beraz...
Gehiago jakin