Gaia(k):

Zaharrak Berri

Zaharrak Berri
©PierreBalacey

Koregrafia : Gari Otamendi

Iraupena : 25 min

Donostialdeatik Baiona arteko eremuan dauden dantzak, doinuak eta dantzaera izango dira ikuskizunaren atal honen oinarria. Juan Antonio Urbeltzek Gipuzkoako dantzen inguruan azken hogei urteotan sortutako zenbait piezaren gainean osatu da lehen zatia. Soka-dantza da jaso dugun festarako forma ohikoena, eta bere klabeak kontuan hartuta, egingo dugu soka-dantza bat, non dantzarien trebetasuna, unean uneko sormena, urratsen konposizio librea eta jolasteko gogoa gailenduko diren. Horrekin batera, Lapurdiko kostaldean ohikoa den dantza egingo dugu: jauzia. Azken batean, kultur unitate bat irudikatzea da ikuskizun honen helburua.

Zaharrak Berri, Abbadie eta Negua ikusgarriek triptiko bat osatzen dute. Hiru pieza hiru mundu koreografiko ezberdinentzat, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz. Euskal Herriko hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen dituen ikusgarria.

Gehiago jakin

Estreinaldia : 2015eko urria

Harremana : Bilaka - IDB-ko koreoagrafia zentroa