Gaia(k):

Ufaka zanpaka

Ufaka zanpaka
Burrunka (argazkia: Gaizka Iroz)

Ufaka Zanpaka, Burrunka taldearen sorkuntza da. Emanaldi hau, publiko guzieri zuzendua da. Hor dira nahasten dantza afrikarrak eta euskal musikak, Brazilgo erritmoak hemengo mitologiarekin... denak eskuz esku aintzina, nortasuna atxikiz. Uztaritzeko Izartxo taldeak ematen dituen koregrafiak, Ainoa Labeyrie eta Joxe Cazaubonen dantzari eta dantza sortzaileen lan aberats eta oraikoaren emaitzak dira.

Claude Labat eta Thierry Truffaut etnologoek ikusgarri horren sorkuntza lagundu dute heien aholkuak eskainiz.

Musika eta taula zuzendaritza: Beñat Amorena
Koreografia: Ainoa Labeyrie / Joxe Cazaubon
Jantziak: Dominique Lacoustille
Soinuztatze: Didier Teillagorry
Argiak: Roger Irigoyen

16 perkusionista, 9 gaitero, 2 eskusoin joile, 20 dantzari.

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2009

Harremana : Burrunka