Otto

Otto
Otto

Emanaldi hau euskaraz bada ere, edozoinek ikus dezake, euskara ez dakienak ere. Dena soinu joko da, erritmo eta hitz joko. Euskaraz den emanaldia eta ondotik erakusketa-mintegi bat.

Urte batetik sei urtera bitarteko umeei zuzendua. Otto, bidaia bat umeen egunerokotasunean barna. Nola ingurumena bihurtzen dugun miresgarri bestelako begirada eta hurbilketak proposatuz. Ametsaldi bat, haurtzaroaren mundu sentiberan murgiltze bat...

Iraupena: 30 minutu.

Dantzaria: Jose Cazaubon
Antzerkilaria: Joxelu Berasategi
Musikaria: Joseba Irazoki
Taularatzea: Pantxika Telleria
Euskal dantza aholkularia: Ion Maya
Akzesorio sortzailea: Annie Onchalo
Jauntzi sortzailea: Karine Prins
Erakusketa eta bisualak: Maialen Maritxalar
Argi-sortzailea: Javi Ulla
Testo ber-idazketa: Amaia Hennebutte

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2009

Harremana : EliralE Konpainia