Gaia(k):

Motx

Motx
Motx

Egitasmoa : Eszenografa aldetik arinak izango direnez, lan baldintzek malgutasun handiagoa emango dute; leku gehienetan aritzeko aukera, eszenatokian nahiz kalean, baita ordu desberdinetan ere: egunez nahiz arratsez. Izan ere, gehien aritzen diren lurraldeetako egiturak oso ahalmen desberdinetakoak dira eta osaera arineko lan hauek askoz hobeto egokitzeko aukera dute baldintza guztietara.

Laburpena : Kreazio berri honetan, artistek ilusioa irudikatu dute. Boris eta Natalia mago bat eta bere laguntzailea dira, zuzen zuzenean beraien unibertso desfasatura eramango gaituztenak. Bertan zorakeri akrobatikoak eta eromen magikoak aurkituko ditugu. Ongi etorriak ! Eskujokari bikote hau Ekialdeko herrialdeetatik datorkigu. Boris gorputz arin eta malgutasun handikoa izan da beti. Goi mailako kirolari ohia, mailu jaurtikian eta eraztunetan urrezko domina behin baina gehiagotan irabazitakoa. Nataliak berriz, patata soroetan lanean igaro zuen haurtzaroa, gurasoei laguntzen. Eginkizun honek, aurrez prestatu zuen halteroflian jarduteko eta kirol honetan talde olinpikoan nabarmendu zen. Beraien gaztaroa aberriari eskaini ondoren, guztiz naturalki bideratzen dute beren bizimodua espektakulo mundura. Norabide berri honetan magia hastapenetan murgilduko dituen Higor Kilikolof maisu handiarekin egingo dute topo.Gaurkoan, ezohiko nortasun eta ibilbide atipikoaren isla aurkezten digu ikuskizun honek.

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2011

Harremana : Kilikolo Zirko