Gaia(k):

Juglarea, Puta eta Eroa

Juglarea, Puta eta Eroa
Juglarea, Puta eta Eroa

Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa". Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak biltzeko eta txontxongilo antzoki ttiki bat moldatzeko. Itxura orokorra, Dario Fo-ren hildotik, umore satirikoa, antzerki herrikoia, bapateko harremana eta bufoiaren bidegurutzean zeharkatzen da. Koloretxu, puxken metaketa eta energia dira ikusgarriaren mamia. Jendea zirkulu heren batean jartzen da, hurbiltasuna mantenduz ahalik eta gehien.

Hiru antzerki horiek 70-kadako Italiaren egoera isladatzen dute, era bat. Eta, badu interes erakargarri bat gaurregun euskal herrian izan dezakeen oihartzunarekin, gure ustez bederen. Bestalde, antzerki bakoitza emana da euskalki, edo euskara-molde esberdinetan: iparraldeko batua, hegoaldeko batua eta Xiberotarra.

Iraupena: 1:15

Aktorea: Ximun Fuchs
Zuzendaritza: Mariya Aneva
Itzulpenak: Antton Luku, Artzea Lopez Arana eta Allande Etxart
Apainketa: Ponpon
Mozorroak: Murielle Liévin
Maska: Lontxo Yriarte

Antzezlanak 2009ko Donostia Antzerkia Saria eskuratu zuen.

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2007

Harremana : Le Petit Théâtre de Pain konpainia