Hau dela, hori dela
Eleka konpainia berriaren antzerkia ipuinetan eta haien mundu misteriotsuan oinarritzen da. Txomin Heguyrekin muntatu duen 50 minutako obra huntan gure haurtzaroko ixtorio, munstro eta giro bereziak berriz aurkitzen ditugu antzerkigintzak ekartzen duen dinamika umore eta freskotasun haundi batekin. Musika, kondaira eta antzerkia nahasiz Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray jokolariek publikoa Japoniatik Afrikara eta Afrikatik Euskal Herriko xoko ezagunenetara eramaiten du. Publiko zabal bati zuzendua da : izan dadin haur tarrotu (7 urtetik goiti) edo adin zuhurreko jendeari, bai eta ere euskara ikasten duteneri.
Taula zuzendaritza: Txomin Heguy
Jokalariak : Kattalin Sallaberry Jokin Irungaray.
Gehiago jakin
- Estreinaldia : 2010
Harremana : Eleka