Aulki hutsa
"Erabili ondoren itzaliz lurrera botatzen diren alumeten gisakoak dira." Tipitako kantu zahar bat entzuten da. Kaxmi eta Brunki publikotik sartzen dira. Brunkik egunkariz beteriko deabru bat pusatzen du eta Kaxmik akordeoi bat darama. Kartzelatik ihesi eta herbestean bizi diren poeta eta musikoa dira. Etxerik ez, eta beren gordeleku bakarra bafle bat da. Gaur, muga pasa dute eta guregana datoz, hutsik gelditu zen aulkiaren bila. Hitza eta musikaren bitartez, ekintza klandestinoa gauzatzera.
Joseba Sarrionandiaren obraren arabera.
Autorea
Joseba Sarrionandia Euskal Herriko idazle famatuenetariko bat da. ETAko kide izatea leporaturik, preso hartu zuten, epaitu eta hogeita zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Urte berean hiru literatur sari irabazi zituen "Maggie", "indazu kamamila" eta "Enperadore eroa" ipuinekin eta "Izuen gordelekuetan barrena" poesi bildumarekin. Espetxetik ihes egin zuen 1985ean eta geroztik klandestinitatean bizi da. Hortik bere eleberri, saio eta olerki bildumak igortzen dizkigu. Frangotan, bere obrak argitalpenaren egun berean agortzen dira.
Iraupena: oren bat
Antzezlea: Manex Fuchs
Musikaria: Battitt Elissalde
Zuzendaritza: Ander Lipus
Gehiago jakin
- Estreinaldia : 2009
Harremana : Le Petit Théâtre de Pain konpainia