Ninika

Ninika
Ninika

3 dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza... gorputz-mugimenduaren beraren funtsera. Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Ninika Konpainiak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.

Iraupena: 45 min.

Ikusleak: 4 urtetik aurrerako gazteak

Dantzariak: Célia Thomas, Arantxa Lannes eta Jose Cazaubon
Koreografoa: Pantxika Telleria
Zuzendaritza-laguntzailea: Joxelu Berasategui
Dantza tradizionaleko laguntzailea: Jon Maya
Musika: Joseba Irazoki
Eszenografia, jantzi-diseinua, bisuala: Maialen Maritxalar
Osagarriak: Annie Onchalo eta Suak Konpainia
Jantziak: Karine Prins
Argiztapena: Javi Ulla

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2011

Harremana : EliralE Konpainia