Makila

Makila

Iraupena : 100 mn

Makila euskal tradizioa helarazten duen musika eta dantza sorkuntza da. Kulturaren trasmisioa, hau da, euskaldunon identitatea, ikuskizun honen gai nagusia da eta ikuskizun honen hainbat dantzetan aldarrikatu egiten da. Ikuskizunean zehar, aintzinako dantzak egingo dira, zeinetan gizonezkoak bakarrik dantzatzeko eskubidea daukaten. Bestalde, euskal dantzek ere eguneroko nekazari bizitza zelakoa zen eta garai hartako jendeak adierazten dute, hau da, neska eta mutilen arteko elkar ezagutza, landako lanak, etab. Gaur egun, Euskal Herriko jaiek, berdin du erlijiosoarekin zerikusia daukaten ala ez, guzti guztiak abestiekin lotuta daude, bata bestea gabe ez da ezer. Hori ere sorkuntza honetan erakutsi egiten da. Hori guztia biltzen duen ikuskizuna da Makila, bertan dantzari, musikari zein abeslariak egongo dira Euskal Herriko bizitza zelakoa zen erakusteko.

Gehiago jakin

Estreinaldia : 2015eko urtarrila

Harremana : Gazteria dantza taldea