Ka dira
Ka dira edo aulkia bi emazte interpreterentzako pieza koregrafiko bat izanen da. Claude Boujon-en kadira urdina izeneko ipuinean oinarrituko da (Ikas argitaletxea euskarazko bertsioarentzat) Kadira izango dute akzesorio nagusi, baina aldi berean tarteka beraien gorputzak kadirak bailiran erabiliko dituzte, eguneroko objektu horri bizitza emanez.
Haur ttipiei zuzenduriko olerki munduko pieza izanen da, 3 urtetik landa ttipien zentzumen guztiak iratzarriko dituena... Eguneroko objektu bat ezohiko angelu batetik ikusarazten zaigu, haurtzaroaren mundutik.... Haur eta burasoek partekatzeko une goxo bat.
- Interpreteak : Arantxa Lannes, Aurélie Genoud , Anne-Laure Official-ekin tartekatuz
- Koreografoa : Pantxika Telleria
- Laguntzaile koreografikoak : Jose Cazaubon eta Célia Thomas
- Ahotsa eta musika : Kristof Hiriart
- Taularatze aholkularia : Joxelu Berasategi
- Argiak : Javi Ulla
- Jantziak : Karine Prins
- Eszenografia : Maialen Maritxalar
- Kadiraren kontzepzioa : Jean-Louis Iratzoki
- Errealizazioa : Txomin Iratzoki
3 urtetik gorako bertsioa : 45 minutu
3-6 urteentzako bertsioa : 30 minutu
Sorkuntza 2013ko azaroan estreinatuko da, Kultura Bidean sasoian, Hego Lapurdiko Hiriguneak antolaturik
Sorkuntza laguntzaileak : ASPB, OARA, EKE
Gehiago jakin
- Ka dira - Aurkezpen txostena
- Bideo erreportaia ("Zazpi" emankizuna - Kanaldude)
Estreinaldia : 2013ko azaroa
Harremana : EliralE konpainia