Haizeari
Getaria taldeak, bere herriko itsas historian inspiratuz, haien bizibidea itsasoan ateratzen zuten XVIII. mendeko gizonen bizia taularatzen du. Sortu eta egokitutako dantzen bitartez, eta tarteka dantza tradizional zenbaitekin, taldeak erakustera ematen du kortsarioen bizimodua, bai portuan, bai itsasontzian. Musika tradizionalarekin bat, Unama eta Aiko taldeen musika ere entzuten ahal da, antzinako historiari, gaurko ukitu bat emateko.
- Koreografiak : Paskale Lascano
- Jantziak : Claude Iruretagoyena | IRULEA elkartea
Gehiago jakin
Estreinaldia : 2014
Harremana : Getaria dantza taldea