Emoziotegia, emozioen hiztegia
Emozioak bizitzaren koloreen paleta dira.
EMOZIOTEGIA pertsona bakarreko (Ixabel Millet) ikuskizun bat da, moderno eta oraingoa.
Testu ikuskizun honetan, emozio desberdinei dagozkien ipuin eta testuak tartekatzen joaten dira, emozioen munduan zehar bidaia bat egitea proposatuz. Ipuinez ipuin, bizitzaren une desberdinak aletuko ditugu, azpian dauden emozioak ageraraziz, haien gordelekutik ateraraziz. Irrien eta samurtasunaren artean, giza sentimenduetan surfeatuko dugu, batzuetan eztiak, beste batzuetan saminak, baina beti gureak. Horrela, zoriontasuna eta eskuzabaltasuna bisitatuko ditugu, baita egoismoa eta bekaizkeria ere, beste batzuen artean... emozioen hiztegi bat sortuz. Ikuskizun laño eta beroa honetan, artistak ipuinak berrikustea proposatzen digu, gure baitan dagoen haurrari zuzenduriko ipuinak berrentzutea.
Publikoa : 15 urtetik gorako gazte eta helduentzat.
Taldea : Ixabel Millet (testua eta interpretazioa); Unai Lopez de Armentia (kanpoko begirada); Gregory Ampen (argiak); Hodei Hernando (grafismoa).
Iraupena : 60 min.
Bideo-klipa : https://vimeo.com/110990577
Gehiago jakin
Estreinaldia : 2015
Harremana : Bi'Arte elkartea