Abbadie
Koregrafia : Jon Maya
Iraupena : 25 min
Sustraiez zuberotarra eta pausalekuz hendaiarra. Jaiotzaz irlandarra, bizilekuz paristarra, bordelesa... Bidaiari nekaezina. Idazlea, zientzialaria, astronomoa, geografoa... XIX. mendearen amaieran euskal pizkundearen aurreko giroa pizten, sortzen eta gorpuzten ezinbesteko ekarpena egin zuen Antoine Abbadiek (1810-1897). Lore jokoak antolatuz, artista berriak sustengatuz, idatziak argitaratuz... Dantza pieza honek euskal kultura garaikidearen aitabitxietako baten izaera dakar oholtzara.
Zaharrak Berri, Abbadie eta Negua ikusgarriek triptiko bat osatzen dute. Hiru pieza hiru mundu koreografiko ezberdinentzat, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz. Euskal Herriko hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen dituen ikusgarria.
Gehiago jakin
Estreinaldia : 2015eko urria
Harremana : Bilaka - IDB-ko koreografia zentroa