01.01
Dantzaria eta atabalaria, Karrikarentzako galarrots performantzia
LagunArte-Elirale lankidetzari esker egindako sorkuntza
Helburuak:
Bi lengoaia elkartzearen emaitzazko diskurtso baten sortzea.
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Forma ezaguntzat har dezakegu euskal jauzia, eta ezin zehaztu daitekeen datan sortutako fruituarekin aldera dezakegu, euskal kultura bere osotasunean biltzen duen bertako zuhaitzean sortutako fruituarekin, hain zuzen ere. Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira eta elkarrekin sortzen dute handiagotutako, egituratutako eta zirkunstantziek baldintzatutako keinu eta soinu ibiltze bat, ibiltzetik dantzara, hutsetik egiturara, noraezetik espazio mugatura.
Badirudi nukleo bat, atomo bat nabari daitekeela, bere eklosioaren bidez lengoaiei (dantza eta musika) kultura-berezitasun batez jabetzea ahalbidetuko diena, borborigmoetatik hizkuntza sortuko balitz bezala.
Euskal jauziaren proportzioa kontuan izanda, elementu metrikoak, abiadurak, bermatzeak, gorputz-posizioak, jarrerak eta konposizio- elementuak atera ditzazkegu, hau da, datu kodifikatu eta partekatuen multzo bat, gaur egun ere asmaketarako bidea ematen duen datu multzo bat.
Dantzaria eta Atabalaria – «euskal» dantzaria eta «euskal» danborra, keinua eta soinua elkartuta daude.
Sortzearen hipotesia kontuan izanda, hau da, konposizioa edo keinua eta soinua banaezinak direneko jauziaren formarekin inbrikatuta dagoen sorkuntza, benetako sorkuntza bat eragingo duen lehen lan-etapa honetan sistemaren epopeia jendeari aurkeztea da gure asmoa, hastapen-hastapenekoekin hasi eta gaur egun benetako sorkuntza horren pertzepzioaren hipotesiak eta haren praktika ere barnean hartuta.
- Interpreteak: Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai
- Musika-zuzendaritza: Kristof Hiriart
- Zuzendaritza koreograf ikoa: Pantxika Telleria
- Laguntzaile koreograf ikoa: Arantxa Lannes
- Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley
- Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina
Baldintza teknikoak :
Laua den espazio bat 8m-8m ikuslegoa kontutan hartu gabe
Hedapen baldintzak :
2 emanaldi ber egunean;
Gehiago jakin
Estreinaldia : 2014ko iraila
Harremana : Elirale / offprod@gmail.com