Rouge Elea
Rouge Elea konpainia 2003. urtean abiatu zen zirkoa ardatz hartuta. Ordutik hona, lengoaia hori hitza eta dantzaren eraginez aberastu da. Konpainiak, sortzeko materiala topaketa anitzetatik, landa bilaketa eta soinu bilketetatik biltzen du. 2014. urtetik Euskal Herrian kokatua den mugaz gaindiko ekipo artistikoa du, hizkuntza anitzetan sortzen trebea dena.