Euskal kultur erakundeko kidea

E-posta
Emaila igorri
Webgunea
Ikusi webgunea
Sare sozialak

Bilaka

Bilaka Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalak garaikidetasunez lantzen dituen artista kolektibo bat da.

Bere lana bi ardatzen inguruan garatzen da:

  • euskal ondare immaterialean oinarritu ikusgarri berriak sortzea
  • euskal kulturaren praktika bizia eta harreman sozialak sortzen dituzten hitzordu herrikoiak eta ohiko dantzaldiak antolatzea

Gaur egun, Hego Akitaniako Eszena Nazionalean parte hartzen duen kolektibo bat da. Euskadiko (SAREa) eta Nafarroako (RTN) antzokien sareek kolektiboaren azken sorkuntzak hautatu dituzte eta Bilakak bere garapenarekin jarraitzen du, emanaldiak biderkatuz, bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo ere.

Kolektiboa Baionako Oldeak estudioan finkatua da. Euskal Hirigune Elkargoak, Baionako Hiriak, Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalak, Euskal kultur erakundeak, Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak, Eusko Jaurlaritzak, Akitania Berria eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako departamenduak sostengatzen dute bere proiektua.

Bilaka

Erlazionatutako datuak