Museologia parte-hartzailea

Museologia parte-hartzailea
Argazkia: Elodie Galisson - FEMS

"Parte-hartzea, gizarte museoen etorkizuna?"

Bere Biltzar Nagusiaren karietara, FEMS izeneko museoen eta ekomuseoen federazioak urtero Topaketa Profesionalak antolatzen ditu. Egun horietan, bisitak mahain-inguruak eta tailerrak izaten dira. Halaber, batzuen eta besteen pratika profesionalen inguruan esperientzien trukatzeko eta eztabaidatzeko leku aproposa da ere. 2015eko apirilaren 8, 9 eta 10ean beraz, museoetako profesionalak, ikerlariak eta ikasleak elkartu ziren Marseillan.

Topaketa Profesional horien 12. edizioarentzat. 150 pertsonek parte hartu dute « Parte-hartzea, gizarte museoen etorkizuna ? » lemapean MuCEM-en eta Marseillako Historia Museoan. EKEko ondare arduraduna den Terexa Lekumberri Euskal Herriko museoen eta biztanleen artean sortzekoak diren lokarrietaz interesatua da. Hori dela eta, parte hartu du Hugues de Varine-k apirilaren 8ko arratsean abiarazi dituen topaketa horietan. Hugues de Varine museologia parte-hartzailearen sustatzailea izan da eta ekomuseoen sortzailea (Georges-Henri Rivière-ren batera). Ondoko bi egunetan, museo edo ekomuseo ezberdinetan obratu diren desmartxa parte-hartzaile batzu aurkeztuak izan dira. Baina herritarren parte-hartzea beste ikuspegi batzuen arabera aipatua izan da ere, hala nola politika publikoetan nola kontutan hartua den, edo numerikoaren erabilpenean (museoen bitartekaritza operazioak) bai eta ikerketa zientifikoan ere (ikus Sciences Citoyennes fundazioaren lana).

Gehiago jakin

Harremana