Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak
Erantzunkizun zibila, erantzunkizun penala, asegurantzak
Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak sentsibilisazio arratsa antolatu zuten 2014ko apirilaren 10ean, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izan zituzten solasgai.
Gaia : Erantzunkizun zibila, erantzunkizun penala, asegurantzak…
Tokia: Uztaritze
Parte-hartzaile kopurua: 23
Formatzailea: Philippe ETCHEVERRIA - Délégué Départemental à la Vie Associative DDCS64 Pôle Jeunesse, Sport et Vie Associative Cité Administrative - Bd Tourasse 64000 PAU
Egitaraua / Aipatuko diren gaiak :
Elkarteek betebehar orokor batzu badituzte, baina ere beste betebehar batzu beren lan sailaren araberakoak :
- Istripu baten kasuan, noren erantzunkizuna da ?
- Zer arrisku ditu lehendakariak, langileak ?
- Elkartekideak, haurrak ibilgailuan eramaten ditut… Asegurantza berezia behar ote dut hartu gidariarentzat ?
- Elkarteko lehendakari kargua hartu berri dut. Aitzineko lehendakariak abiatu ekintzen erantzule ote naiz? Asegurantza berezia behar ote dut hartu ?
- Elkartekideen ekintzen erantzule ote naiz ?
- Nere elkarteak kontzertu handi bat antolatu nahi du. Gure asegurantza behar ote dut abisatu ? Ikusgarri antolatzaileendako berme bat hartu behar ote dut ?
- Ikusle bat min hartzen bada, hobendun ote naiz?
- Eskatu izan zaigun animazio batean, gure soinu eta argi tresneria andeatua izan da. Antolatzaileak ez digu ordaindu nahi… zer dira gure eskubideak ?
Xehetasunak
- Harremanak : Maddalen Dupuy