Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua
Euskal Herri guziko kultura eragileei irekia den egitasmoa
Euskal kultur erakundeak informazio bilkura bat antolatu du maiatzaren 14ean, asteartez, 18:00etan Uztaritzen. Donostia 2016 Fundazioko Fernando Bernues eta Igor Otxoa bertan izan ziren Donostiako mugak aise gainditzen dituen egitasmo erakargarri horren aurkezteko.
Data: 2013ko maiatzaren 14a
Tokia: Uztaritzeko Lapurdi gelan
Parte-hartzaileak: 50
Bat-bateko itzulpena segurtatua izan da (euskaratik frantsesera).
Donostia 2016 egitasmoa ez da bakarrik Donostiari mugatzen, ez eta urte horri ere. Proiektu-eramaileek Euskal Herri guziko kultura eragileak inplikatu nahi dituzte eta luzaroan, praktika berri batzu sustatu. Egitasmo erakargarri hau eta dakartzan erronkak Iparraldeko eragileekin aipatzeko asmoz, informazio bilkura bat antolatu dute Euskal kultur erakundeak eta Donostia 2016 Fundazioak.
Mintzatuko direnak:
- Fernando Bernues, Donostia 2016-ko Zuzendari artistikoa
- Igor Otxoa, Donostia 2016 fundazioko proiektu arduraduna