Denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa
Sentsibilisazio gaualdi bat denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketaz elkarte munduan
Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa lantzeko sentsibilisazio arrats bat antolatu zuten Uztaritzen.
Data: 2013ko apirilaren 18a
Tokia: Lapurdi gela - Uztaritze
Hizlaria: Axelle Minvielle anderea - Laneko psikologoa - Carrières entreprises enpresatik.
Parte-hartzaileak: 9 pertsona
Gaia: Denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa
Helburu pedagogikoak: sentsibilisazioa gai hauetaz
- denboraren kudeaketa,
- lehentasunen kudeaketa, ezustekoen kudeaketa, urgentziaren nagusikeriari buru egitea,
- lana dagokion epean eraginkorki egitea, ezustekoei eta estresari hobeki ihardokiz.
Egitaraua:
1/ Aintzinsolasa eta norberaren denboraren kudeaketari buruzko auto-ebaluaketa (oren bat) :
- Denboraren kudeaketaren aitzineko zainketa punduak.
- Norberaren denboraren erabilpenaren diagnostikoa egin. Denbora galarazten duten eragile nagusiak identifikatu.
2/ Norberaren lehentasunak zehaztu eta kudeatu (oren bat)
- Lehentasunen definizioan garrantzitsuak diren bi dimentsio bereizi : urgentzia eta garrantzia.
- Norberaren lehentasunak argitu : matrize baten erabilpena.
- Ekitaldiak planifikatu lehentasunen arabera.
- Norberaren ekitaldiak sailkatu : bereizi garrantzitsua dena, emankorra dena eta presazkoa dena.
3 / Bururapena : nola egin norberaren denbora kudeatzeko (oren bat)
- Aholku trukaketa : gogoan atxiki 7 eginbehar nagusi.