Gobernantza eta partaideak

Bi instantziak dute etnopoloaren gobernantzaren ardura: gidaritza batzordeak eta batzorde zientifikoak.

Gidaritza batzordea
Hitzarmenaren hiru sinatzaileak, partaide sortzaileak eta pertsona lagungarri batzuk biltzen ditu:

  • Euskal Kultur Erakundea, Uztaritze (Johañe Etchebest, zuzendaria)
  • CNRSeko Passages UMR 5319 unitatea, Pessac (Sylvain Guyot, geografia politikoa)
  • Akitania Berriko DRAC zuzendaritza (Gaëtane Dupont-Beauverie)
  • IKER, CNRSeko UMR 5478 unitatea, Baiona (Urtzi Etxeberria, zuzendaria)
  • Pirinio Atlantikoetako artxiboen zerbitzua – Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibategia (zuzendaria edo ordezkaria)
  • Baionako Euskal Museoa (Sabine Cazenave, zuzendaria)
  • Baionako mediateka (Marie-Andrée Ouret)
  • Euskaltzaindia (Pantxoa Etchegoin)
  • Eusko Ikaskuntza (Oihana Zamponi-Galé eta Eloïse Durand)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostiako campusa (Aitzpea Leizaola, antropologoa)
  • Bordeaux Montaigne unibertsitatea (Argia Olçomendy, euskal ikasketak)
  • Xabier Itçaina, antropologoa, CNRSeko ikerketa zuzendaria (Bordeleko Émile Durckheim zentroa)

Gidaritza batzordea urtean lau aldiz biltzen da. Proiektu Zientifiko Kulturalean zehaztu ekintzen finkatzea eta gauzatzea du eginkizuna.

Batzorde zientifikoa

Gidaritza Batzordeko kideez gain, pertsonalitate hauek biltzen dira batzorde zientifikoan:

  • Thomas Mouzard, Frantziako kultura ministerioko Ondareen zuzendaritza nagusiko Ikerketaren, Balorapenaren eta Kultura-ondare immaterialaren saila
  • Delphine Etchepare, Ipar Euskal Herriko Arte Goi Eskolako zuzendaria
  • Pascal Cordereix, liburutegietako kontserbatzailea, Frantziako Liburutegi Nazionaleko Ikus-entzunezko departamenduko dokumentu soinudunen zerbitzuburua
  • Jon Bagües, musikologoa, ERESBIL musikaren euskal artxiboko zuzendari ohia (Errenteria - Gipuzkoa)
  • Gérard Lenclud, etnologoa, CNRSeko ikerketa zuzendaria
  • Kristof Hiriart, Clarenza topaketa zentro kulturala - Bastida
  • Marta Amico, etnomusikologoa, Renneseko unibertsitatea
  • Talia Bachir-Loopuyt, etnomusikologoa, Tourseko unibertsitatea

Urtean behin biltzen da. Etnopoloaren proiektu eta aitzinamenduen alderdi zientifiko eta artistikoak ebaluatzen ditu eta norabideak proposatzen ditu.

Partaideak

Partaide instituzionalak

  • Kultura ministeritza
  • Akitania Berria Eskualdea
  • Pirinio Atlantikoetako Departamendua
  • Euskal Hirigune Elkargoa
  • Eusko Jaurlaritza
  • Nafarroako Foru Aldundia

Partaide sortzaileak

  • Pirinio Atlantikoetako Artxibotegia
  • Baionako Mediateka
  • Baionako Euskal Museoa
  • IKER laborategia (CNRSeko UMR 5478 unitatea)
  • Euskaltzaindia
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Eusko Ikaskuntza
  • Bordaleko Montaigne unibertsitatea
  • Euskararen Erakunde Publikoa