Egitasmo zientifiko eta kulturala
Euskal etnopoloa Euskal kultur erakundearen eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatearen arteko partaidetza zientifiko batean oinarritzen da gaur egun. Labelaren hitzarmena berriz arraberritua izan zaio partzuergo honi 4 urterendako 2023ko martxoan.
Euskal etnopoloaren 2023-2026ko proiektua Euskal kultur erakundearen egitasmo berriaren dinamikan kokatzen da osoki.
Bere ikerketa ardatzak hauek izanen dira:
Ahozko ondare immateriala
- Ahozko ondare immateriala babestu eta lurraldeko biztanleak babeste horretan parte harrarazi.
- Bilketa etnografirako formatu.
Ondarea eta sorkuntza
- Azken 70 urteetako euskal jendartearen bilakaera ikertu, itxura bereziko adierazpide artistiko baten bidez.
- Museo baten eginkizuna galdezkatu.
- Galdera horiekin zerikusia duten ekitaldi zientifikoak antolatu.
Hizkuntzak eta jendarteak
- Azken 70 urteetako euskal jendartearen bilakaera ikertu, hizkuntzarekiko harremanaren bitartez.
- Galdera horiekin zerikusia duten ekitaldi zientifikoak antolatu.
Kultura eskubideak
- Kultura eskubideen ondorio juridikoak, politikoak eta etikoak ulertu.
- Adierazpide artistiko ezberdinetako oztopoak aztertu.
- Kultura eskubideen aldeko sentsibilizazioa egin eta baliabide juridikoak baloratu.
Gehiago jakin
2023-2026 egitasmo zientifiko eta kulturala eta 2017-2022 bilana (PDF)
2023ko martxoa