Olentzero kantuz jalgi hadi Baionara: egitasmoa

"Olentzero kantuz jalgi hadi Baionara" Olentzeroren Lagunak elkarteak asmatu eta kudeatu egitasmoa izan zen.

Kontzertuaren afitxa
Kontzertuaren afitxa
Olentzeroren Lagunak elkartea 2013an sortu da, Olentzeroren mezua bultzatu nahi zuten pertsona batzuei esker.

Lau urtez elkarteak lan egin du bereziki 3 arlotan :

  • Olentzeroren itun bat sortuz , zutabeak ezarriz gure kulturaren pertsonaia honek bere erroak atxik ditzan, ez dadila bihurtu ohitura komertzial bat.
  • Euskal Kultur Erakundearekin : Olentzero pertsonaiaren inguruan webguneak eta internet sareetan orriak sortzen, baita ere, argazkiak, ipuinak eta artxiboak biltzen.
  • Olentzero iparraldeko eskualde guzietara igorriz, elkarteak urte guziz 35 bat ateraldietan parte hartzen duelarik

Hiru arlo horiekin batera, Olentzeroren lagunak elkartea Olentzero kantuz Jalgi hadi Baionara proiektuaren sortzailea eta bultzatzailea ere izan da.

Ideia sinple batetik hasi dena : Olentzeroren kantuekin bakarrik osaturiko lehen diskoa plazaratzea.


Proiektu bakar-pedagogiko-kultural eta federatzaile baten inguruan garatu da ideia, bi ardatz nagusiekin : Euskara eta Olentzero.

Ideia hori segituz Baionako 10 ikastetexe elebidun publikoak eta pribatuak, 3 ikastolak, 3 abesbatza baita Iruñako Lau Urrats dantza taldea eta Noaingo San Miguel eskola publikoko lagunak bildu dira. Denek elgarrekin lan egin dute 2016ko abenduaren 11n Baionako Lauga salan kontzertu bat eskainiz.
Ekimen horretarako 394 ikaste-kantari bildu dira. Horrezgain Watson eta bere taldea, Maialen Errotabehere, Patxi Amulet, Odei Barroso eta Maite Duboué artista ezagunak izan dira partaide.

Ikus ere

Musikariak

Gitarra : Patrice Dumora « Watson »
Gitarra : Patxi Amulet ("Zato, zato olentzero")
Gitarrapala : Nat Cazarré
Bateria : Cédric Ilhardoy
Trikititxa : Maddalena Luzzi
Arrabita : Marina Beheretche
Proiektuaren sortzailea eta koordinaketa : Aitzol salaberria

Kontzertu eta diskaren errealizazioa : Maialen Errotabehere
Olentzero : Gilles Parot
Mari Domingi : Irati Salaberria
Keinu hizkuntza : Evelyne Koenig
Antzerki kudeaketa : Arantxa Hirigoyen eta Mathieu Lazkano
Plato laguntzaileak : Hélène Larre eta Oneka Salaberria
Sekuritatea : Azkar - Full-contact elkartea
Argazkilaria : Jean-Philippe Juen - JPEG Studio
Grafismoaren kontzepzioa : Isabelle Beigbeder - mabulle design (Baiona)
Kantu moldaketak : Patrice Dumora (Watson) : 1/2/3/4/7/8/10/13/14 - Patxi Amulet : 9 - Sophie Larrandaburu : 6 Baionan Kantuz : 12 - Odei Barroso : 5 Noaingo haur abesbatza: 11
Teknikariak Zuzeneko soinu ingeniari ta grabaketaren arduraduna : Xabi Pellarini
Platoaren teknikaria : Jean-Sébastien Soulard
Soinu laguntzailea : Gilles Pires
Argi teknikaria : Christophe Vaupré
Road : Fiorella Chumiento
Soinu, argi eta bideo hornitzailea : Ace Event
Kontzertu aintzineko argazki muntaketa : Benoit Rilhac
Kontzertuaren bideo grabaketa : Baionako BTS AudioVisuel ikasleak eta Beñat Lagoarde erakaslea
Kontzerturako argazki muntaketa : Cassin lizeoko ikasleak eta Frédéric Nesprias erakaslea
DVD-aren montaketa : Jimmy Thirion (Uztaritze)
Diskaren nahasketa eta mastering : Xabi Pellarini - Laguna Records (Miarritze)
Esker bereziak : Maider El Mejdoub Garat, Béatrice Bidart, Maider Iturrioz eta Maritxu Leizagoien.