Gaia(k):

Txalaparta: musika praktika baten ikerketa kritikoa

2020ko urtarrilaren 23an, Baionako Euskal museoan, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Argibel Euba Ugarte-k eman zuen hitzaldiaren bideoa.
Txalaparta: musika praktika baten ikerketa kritikoa
Argibel Euba Ugarte © Biarritz Studio Photo

Euskal kulturaren eta musikaren ikur indartsu bat bilakatu da txalaparta azken hamarkadetan. Argibel Euba Ugarte-k haren inguruko azterketa osatua eta kritikoa eskaintzea zuen helburu hitzaldi honetan, dimentsio historiko, sozial eta kulturalak azpimarratuz.

 

Antropologian eta Artearen Historian lizentziaduna, Argibel Euba Ugarte-k etnomusikologia ikerketak egin ditu azken urteotan. Irakaskuntza, ikerketa eta musika-jarduerak uztartzen ditu gaur egun.

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

Basker: 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2016

Txalaparta : Estudio crítico de una práctica musical. Argitaratu gabeko doktore-tesia. Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017