Sortzez eleaniztunak edo elebakarrak? Hori da galdera

Sortzez eleaniztunak edo elebakarrak? Hori da galdera
Enoch Aboh © Biarritz Studio Photo

Aktore publikoek, eleaniztasuna ardura oztopo bat bezala ikusten dute, hizkuntza estandarraren ikasterako, eskolako lorpenerako edo kohesio nazionalerako. Azkenik, jarrera aldaketak ikus daitezke hizkuntza batzuekiko, hala nola, ingelesa, alemaniera edo txinerarekiko. Hizkuntza hauek abantail ekonomikoak eskain litzaketeelakoan, autoritate administratiboek hizkuntza hauen ikasketa bultzatzen dute gazte-gaztetatik. Hala ere, egitate honek ez luke hizkuntza gutxituen patua gorde behar. Hizkuntza gutxituek ez baitute elebiduntasun mota horretako arrakastaz gozatzen. Hizkuntza gutxituetako hiztunei, hizkuntza estandarreko monolonguismoa zaie aurkeztua aukera bakar bezala. Baina Estadoek goraipatzen duten elebakartasuna jendearen kognizioarentzat onurarik ba ote du?

Azken urteetako neurozientziatako ikerketek azpimarratzen dituzte eleaniztasunaren onurak haurtzarotik haste. Enoch Aboch-ek erakutsi digu denak eleanitzak sortzen garela. Berezko gaitasun kongnitibo hauen ezeztatzea, jendeen gaitasun kognitiboen ahultzea dakarrela argumentatuko du.

Euskarazko bat-bateko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe

Enoch O. Aboh Beningoa da. Hizkuntzaren Zientzietako irakaslea da Amesterdam-eko Unibertsitatean. Kwa hizkuntzetan berezitua da. Kriolista gisa ezaguna, berriki Oxford University Press-en argitaratua izan den Hybrid Languages. Language Contact and Change (2015) liburuaren idazlea da. Bere ikerketetako azken proiektuek keinu hizkuntzak aztertzen dituzte. Hizkuntza hauen ezaugarri tipologikoak identifikatu nahi lituzke besteak beste. Enoch Aboh, African Linguistics Shcool (ALS) eskolaren sortzaileetarik bat da. Eskola honen helburua hizkuntzalaritzaren aitzinamenduen zabalkundea da afrikar ikasleengan, Afrikako hizkuntzen inguruko ikerketak lekuan berean bultzatuz.

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

Ondoko loturan aurkitzen da bere argitalpen guzien zerrenda: http://www.uva.nl/profiel/a/b/e.o.aboh/e.o.aboh.html

Argazki galeria