Soinu tresnak Euskal Herri musikan

Soinu tresnak Euskal Herri musikan
Juan Mari Beltran (Argazkia: CC BY-SA - Alaia Cachenaut)

Herrien nortasuna gehien definitzen duen elementuetako bat, zalantzarik gabe, herri kultura da, musika izanik horren zati garrantzitsu bat. Besteak beste, soinu-tresnak izan dira beren berezitasunekin, gure herri-musikari, gorputza eta berezko forma eman diotenak. Mintzaldi musikatu honetan, Juan Mari Beltran-ek ondoko galdera jorratu du: zer da eta nola eratu da euskal kultura, herri-musika eta identitatearekin hain lotuta dagoen euskal herri soinu-tresnaren bilduma hori?

Iparraldeko Kontserbatorioa-rekin ko-antolatua Arteen Artean kari.

Otoi onartu estatistika eta marketin-cookieak soinu horren entzuteko.

Juan Mari Beltran herri musika jolea, biltzailea, ikertzailea, irakaslea eta egilea da. Euskal soinu-tresnei buruzko hamaika liburu, disko, dokumental eta emanaldi eginak ditu.

Mintzalariaren erreferentzia bibliografiko batzuk: 

- (1978): Azal doiñuak: Sunpriñu eta Txulubite.
- (1996): San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak.
(1996): Soinutresnak euskal herri musikan.
(1998): Una teoría numérica del ritmo aplicada a la txalaparta.
(2004): Dultzaina Gipuzkoan. La dulzaina en Gipuzkoa. 1950. hamarkada arte.
(2007): Bertsolaritza, herri-musikaren eragile eta sortzaile.
- (2013): ALBOKA. Inguru folklorikotik eskolara.
- (2024): Euskal Herrian tronpa edo musugitarra erabiltzeari buruzko oharrak.

Gehiago jakin

  • Euskal Etnopoloaren 2024-2025eko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84