Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian: bilakaera baten historia

2021eko maiatzaren 6an, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Maitane Ostolaza-k eta Sabine Cazenave-k eman zituzten hitzaldien bideoak.
Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian: bilakaera baten historia
Maitane Ostolaza eta Sabine Cazenave

Bi hitzaldi horiek Baionako Euskal Museo eta Jean Haritschelhar katedra-rekin (Bordeaux Montaigne Unibertsitatea - Etxepare Institutua - IKER) ko-antolatuak izan dira.

Herrialde orok badu bere paisaia, kultura eta bilakaera historikoaren ondorioz sortua. Euskal Herriari dagokionez, paisaiaren gaiak indarra hartzen du XIX. mende amaieratik aurrera. Bide batez, paisaia eta euskal nortasunaren arteko harreman estua ematen da. Maitane Ostolaza-k euskal paisaiarekin zerikusia duten diskurtso eta praktiketara hurbiltzea izan du helburu, lurraldetasunaren ikuspegitik abiatuz.

Maitane Ostolaza Espainiako historia eta zibilizazio garaikideko irakaslea da Nanteseko Unibertsitatean. Historia sozial eta kulturalean aditua, erlijioari, hezkuntzaren historiari, nazionalizazio prozesuei eta ahozko literaturari buruzko hainbat lan argitaratu ditu. Bere azken ikerketak natura eta ondare eremuak lantzen ditu, paisaiaren dimentsio sinboliko eta identitarioari arreta berezia eskeiniz.

 

Ondotik, Sabine Cazenave-k, Euskal Museoko Kontserbatzaile nagusia, Euskal paisaiak margolarien eskutik (1850-1930) mintzaldia proposatu du. 

Euskarazko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

  • La terre des basques: naissance d’un paysage (1800-1936), Rennes, PUR, 2018.
  • "Le flysch de la Côte basque: un paysage local à vocation universelle", RIELMA-Revue Internationale d'Études en Langues Modernes Appliquées/ International Review of Studies in Applied Modern Languages, Nº 18 (2018), pp. 106-120.
  • "Saint Sébastien, 1876-1931 : naissance d’une capitale touristique", L’Âge-d’Or. Images dans le monde ibérique et ibéro américain, n. 10-2017 : Ville hispanique et paysage, Nº 10 (2017).
  • "Mar y Montaña", "Santuarios vascos", dans 100 símbolos vascos. Identidad, cultura, nacionalismo, Madrid, Tecnos, 2016.
  • "Emoción, paisaje e identidad nacional en el País Vasco: discursos y prácticas en torno a los Mendigoizales (1904-1931)", dans Géraldine GALEOTE, Maria LLOMBART et Maitane OSTOLAZA (éds.), Emoción e Identidad Nacional: Cataluña y el País Vasco en perspectiva comparada, Paris, Éditions Hispaniques, 2015, pp. 101-116.
  • "La cultura carlista a través de los bertso paperak", dans Julien LANES et Maitane OSTOLAZA (éds.), Culturas políticas en la España del siglo XIX, Paris, Éditions Hispaniques, 2010, pp.100-128.