Ondarea eta sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari

2021eko urtarrilaren 21ean, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Leire Diaz de Gereñu Lasaga-k eman zuen hitzaldiaren bideoa.
Ondarea eta sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari
Leire Diaz de Gereñu Lasaga

Mintzaldi honen helburua egungo euskarazko ahozko kontalaritzan ondareak eta sorkuntzak duten lekuaz hausnartzea zen, azken hamarkadetan euskarazko ahozko kontalariek bersortu duten mintza jardunen azterketaren bitartez.

 

Leire Diaz de Gereñu Lasaga-k, Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean dihardu irakasle. Hainbat gradu eta masterretan euskararen didaktika eta euskal pragmatika eta berbaldiarekin zerikusia duten ikasgaiak irakasten ditu. Ikerketaren esparruan, honako gai hauek jorratzen ditu: ahozko kontalaritza, hizkuntza gutxituak ardatz duen didaktika eleaniztuna, ahozkoaren didaktika. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako (UPV/EHU) kidea da.

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

Jendaurreko konta-saioa: gertakari soziodiskurtsiboa eta testu-genero berezitua, UPV/EHU, 2016