Nola identifika hizkuntzaren nahasmenduak haur elebidunengan?
Philippe Prévost-ek hizkuntza nahasmenduak izateko arriskuan diren haur elebidunak (hizkuntza garapen arazoak edo hizkuntza esposizio mugatua dutelako) modu tipikoan garatzen direnengandik bereizteko erabil daitezkeen bi ariketa eta galdetegi bat aurkeztu ditu. Bestalde, Frantzian frantsesa ikasten duten ehun bat haur elebidunengan egin azterketa baten emaitzak azaldu ditu.
Euskarazko bat-bateko itzulpena: Antton Harignordoquy
Ikus Philippe Prévost-k mintzaldian erabili zuen Power Point-a (PDF - frantsesez)
Philippe Prévost-ek hizkuntzalaritzako doktoregoa egin zuen, Montreal-eko McGill Unibertsitatean. Hizkuntzalaritzako irakasle da Tours-eko Unibertsitatean, eta hizkuntzaren garapen atipikoa du ikergai nagusi. Bigarren hizkuntzen jabekuntza eta testuinguru patologikoetako hizkuntzaren garapena (autismoan edo hizkuntzaren kalte espezifikoak) aztertzen ditu.