Nola hasten dira niniak beren lehen hizkuntz(ar)en ikasten?
Nolaz dira niniak beren lehen hizkuntza(k) hain laster eta hain erraz ikasteko gai? Judit Gervain ikerlariak galdera honi erantzun bat eman dio, azken bost hamarkadetako haur sortu berrien gaitasun goiztiarraz egin ikerketetako aurkikuntza aberatsak aurkeztuz, eta garapen eleanitzean arreta berezia jarriz.
Euskarazko bat-bateko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe
Ikus Judit Gervain-ek mintzaldian erabili zuen Power Point-a (PDF - frantsesez)
Judit Gervain neurozientzia kognitiboetako doktore da, Trieste-ko Scuola Internazionale Superiore di Studi Avanzati-tik (SISSA). Ikerketa Zuzendaria da CNRS-en, Integrative Neuroscience and Cognition Center zentroan. Jokabide-metodologiak eta neuro-irudigintza erabiliz elearen pertzepzioa eta hizkuntzaren jabekuntza aztertzen ditu, ñiñi sortuberriengan bereziki.