Kultura eskubideek euskal kulturari: zer ekarpen?
Kultura eskubideei buruz egin duen aurkezpenaren ondotik, Jean-Michel Lucas-ek mahain-inguruan parte hartu du Antton Curutcharry, Maika Etxecopar, Xabier Itçaina eta Denis Laborde-ekin batera. Parte hartzaileek kultura eskubideei buruzko galdera hauei erantzuten saiatu dira: nolako gainbalioa dakar holako konzeptuak euskal kulturaren politika publiko bat eraikitzean? Kultura eskubideen ikuspunduak, zer ekartzen die lurralde honetako praktika kulturalei? Izendatze desberdin bat soilik ala funtsezko erreferentzial berri bat?
Mintzaldi hau Bilketa eta Baionako Mediatekarekin ko-antolatua izan da.
Maika Etxecopar, kantaria, antzerkilaria
Xabier Itçaina, CNRS-HDR Sciences-Po Bordaleko Ikerketa zuzendaria
Denis Laborde, CNRS-eko ikerketa zuzendaria, EHESS-eko ikasketa zuzendaria
Antton Curutcharry, Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza eta kultura politika arduraduna. Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria
Jean-Michel Lucas, kultura politikan eta kultura eskubideetan berezitua, Akitaniako Kultura Ekintzen Zuzendaritzaren buru izana