Keinuen hizkuntzak: gizon-emazteen hizkuntza-gaitasunak hobeki ulertzeko aukera
Anitzetan, keinuen hizkuntzak komunikazio sistema pantomimiko unibertsal gisa kontsideratuak dira, behar bezalako gramatikarik gabekoak eta ez ahozko hizkuntzak bezain aberats eta konplexuak. Mintzaldi horretan, Carlo Geraci-k Frantziako keinuen hizkuntza aipatuko du erakusteko karakterizazio horietarik bihirik ere ez dela egokia eta keinuen hizkuntzak ahozko hizkuntzak bezain naturalak direla. Alabaina, keinuen hizkuntzen lexikoa objektuen irudikapen ikonikoaz haratago joaten da eta haien gramatika-egiturak ez du deus ikustekorik ahozko hizkuntzarenarekin ; zenbait alderditan, ahozko hizkuntzak baino aberatsagoak dira ere. Bestalde, keinuen hizkuntzak giza mintzairaren erresilientziaren froga dira. Bukatzeko, Carlo Geraci-k keinuen hizkuntzaren erabilpenaren egokitasuna aipatuko du elkorren komunitatearen hizkuntza nagusi bezala.
Mintzaldi hau IKER-en partaidetzarekin antolatua izan da.
Euskarazko itzulpena : Ekaitz Bergaretxe
Carlo Geraci ikerketa zuzendaria da CNRS-n eta Pariseko Eskola Normal Goreneko IJN Sign Language Group ikerketa taldea kudeatzen du. Eramaten dituen ikerketen helburu nagusia keinu hizkuntzen garrantzia jorratzea da, gizon-emazteek hizkuntzarako dituzten gaitasunak ezagutzeko.
Gehiago jakin
Bibliografia adierazgarria
- Josep Quer, Carlo Cecchetto, Roland Pfau, Caterina Donati, Markus Steinbach, Carlo Geraci & Meltem Kelepir. 2017. The SignGram Blueprint. A Guide to the Preparation of Comprehensive Reference Grammars for Sign Languages. Berlin: De Gruyter Mouton.
Artikuluak
- Checchetto, Alessandra, Carlo Geraci, Carlo Cecchetto & Sandro Zucchi. 2018. The language instinct in extreme circumstances: The transition to tactile Italian Sign Language ( LISt ) by Deafblind signers.
- Lara Mantovan and Carlo Geraci. 2017. The syntax of nominal modification in Italian Sign Language (LIS). Sign language and linguistics 20(2): 183-220.
- Valentina Aristodemo and Carlo Geraci. 2017. Visible degrees in Italian Sign Language. Natural Language & Linguistic Theory (on line). Springer Science+Business Media B.V. doi:10.1007/s11049-017-9389-5.
- Brent Strickland, Carlo Geraci, Emmanuel Chemla, Philippe Schlenker, Meltem Kelepir, and Roland Pfau. 2015. Event representations constrain the structure of language: Sign language as a window into universally accessible linguistic biases. PNAS, 112 (19) 5968-5973, doi:10.1073/pnas.1423080112.